Urte honetan, gutxienez tankera honetako lau eraso salatu dira Bilbon. Hala ere LGTB kolektiboaren arabera gehiago izan dira salatu ez diren eraso homofoboak; fisiko zein berbalak. Kolektiboak dioenez, dibertsitate sexuala onartzen ez duten taldeak daude, eta horrenbestez, ezinbestekoa da kalera irten eta hauek salatzea.
Joan den asteartean -abenduak 8- gizon batek eraso homofoboa jasan zuen Bilboko Alde Zaharreko La Naja tabernan. Gazteak URIOLAri esan dionez, "anbienteko" tabernan zegoela mutil bati zerbait ematera zihoanean, hanka ikutu eta honek ostiko bat eman zion. Erasotuak lasaitzeko eskatu eta gizonak oihuka erantzun zion bera "ez zela marikoia".
Honen aurrean, Bruno Zubizarreta zinegotzia, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbo, erasoaren aurkako jarrera hartu dute salaketa defendatuz eta gertaera zigortuz.
[2015-12-11] Elkarretaratzea deitu dute bihar goizean astearteko eraso homofoboa errefusatzeko