Bilboko kolektiboen Herri Dendak ateak zabalik ditu

Badator Herri Denda! Abenduan sartu gara jadanik, eta kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua gainera datorkigu. Durangoko Azokaren ostean, Black Friday eta gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argizatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Zirika! herri gunera, Bilboko kolektiboen Herri Denda!

Baina... Zer da Herri Denda? Herri Denda azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna.

Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...

Hiru astez (abenduaren 14etik urtarrilaren 5era) Zirika! gunean (Erronda 12) aurkituko duzu, besteak beste, gerren aurka, ekologiatik, internazionalismotik, presoekiko elkartasunetik, sorkuntza libretik, feminismotik edota komunikaziotik lan egiten dugun taldeen materiala.

Ireki atea eta sartu Bilboko herri mugimenduaren azokara!