Astelehen goizealdean, 02:00ak aldera, 40 urteko gizon bat heldu zen Harrobia plazako polizia etxera urdailean zauri bat zuela. Bertako udaltzainei azaldu zien San Frantziskoko etxe batean zeudela, bere bikotekideak labana batez zauritu zuela eta poliziek Basurtuko erietxera eraman zuten. Eguerdian, hil zen bertan.
Poliziek andrea atxilotu zuten jazotakoa jakin eta berehala. Egun osoan Miribillako komisaldegian izan zuten epailearengana eraman aurreko prozedurak egiteko.
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Besteak beste, jakin du, duela urtebete inguru, emakumeak hildakoa salatu zuela indarkeria matxista leporatuta eta ondorioz, epaileak, emakumearengana hurbiltzeko debekua ezarri ziola hildakoari.