Txikigunea egongo da Gabonetan Erriberako Merkatuan

uriola.eus 2015ko abe. 22a, 17:47

Merkatuko bigarren solairuaren erdialdean dagoen umeentzako gune hori atzotik dago erabilgarri, datorren abenduaren 31ra arte, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Gainera, abenduaren 23an eta 30ean arratsaldez ere zabalik egongo da, 17:00etatik 19:00etara.

Gabon eguna heltzeko bi egun falta direnean, datozen ospakizunetarako beharrezkoa den guztia erosteko unea da; hori dela eta, Bilbao Zerbitzuakek, batzuetan azken erosketak egitea eta txikienak zaintzea uztartzea zein zaila den jakinda, umeentzako gunea prestatu du Erriberako Merkatuan.

Txikiguneak atzo, abenduaren 21ean, ireki zituen ateak, Merkatuko bigarren solairuaren erdialdean, eta datorren 31ra arte eskainiko du zerbitzua. Hamar egun horietan goizez egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara, eta abenduaren 23an eta 30ean arratsaldez ere zabalik egongo da, 17:00etatik 19:00etara.

Egun horietarako mugatuta egongo den guneak puzgarri bat dauka eta gustu guztietarako hainbat tailer eskaintzen ditu (mozorroak, plastilina, eva goma, marrazkia…). Horretarako, Bilbao Zerbitzuakek, umeei arreta eskainiko dieten hiru begiraleren laguntza izango du. Gehienez ere 24 ume egon ahal izango dira txikigunean.

Zerbitzua doakoa izango da 3 eta 10 urte arteko umeak dituzten merkatuko bezero guztientzat. Baldintza bakarra, umeak jasotzera joatean erosketa tiket bat erakustea izango da, Txikigunea Erriberako merkatuko bezeroentzako baino ez delako.

Horrela, Bilbao Zerbitzuakek Merkatuaren eta tokiko merkataritzaren hurbiltasuna sustatzen eta bultzatzen jarraitu nahi du, produktu freskoak, sasoikoak, kalitatezkoak eta preziorik hoberenean eskaintzen baititu.