Joaquin Achucarro pianistak kontzertua eskainiko du igandean Arriaga Antzokian

uriola.eus 2016ko urt. 7a, 09:15

Joaquin Achucarro

'Bachetik Gershwinera’ izenburua duen lana aurkeztuko du piano-jotzaile bilbotarrak. Horrekin batera, Achucarrok Chopin, Granados edota Albeniz bezalako musikarien lanak ere eskainiko ditu.

Euskal Herriko musikari garrantzitsuenetakoa dena, Arriaga Antzokiko eszenatokira itzuliko da 2016ko urtarrilaren 10ean, igandea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Estatu Batuetan, Frantzian, Italian, Argentinan, Taiwanen, Japonian, Suitzan edo Txinan, besteak beste, egon ondoren, Achucarro azkenik helduko da jaio zen hirira Arriaga Antzokiaren 125. urteurrena ospatzera. Honetan, Joaquin Achucarroz gain, beste hainbat diziplinatako euskal artista handi askok hartuko dute parte.

Pianista famatua Bilbon jaio zen 1936an, eta 2004an hiriko seme kuttun izendatu zuten. Ikasle garaian nazioarteko sariak irabazi zituen Espainian, Frantzian, Italian eta Suitzan. 15 urte baino ez zituela eman zuen bere lehen kontzertua Vercelliko lehiaketa irabazi ondoren, Wolfgang Amadeus Mozarten piano eta orkestrarako Re minor kontzertua interpretatuz, Bilboko Orkestra Filarmonikoak lagunduta.  

Ordutik, Achucarro etengabe aritu da kontzertuak eskaintzen nazioartean, sari asko jaso ditu eta baita aintzatespen asko ere. 2000. urtean Arist for Peace izendatu zuen UNESCOk Parisen, ‘lan artistiko nikainaren’ aintzatespen gisa. 2008an berriz, Dallaseko pertsona eta erkunde talde batek Joaquín Achucarro Foundation izenekoa eratu zuen.

Urtarrilaren 10ean izango den ekitaldirako sarrerak 11,50 eta 37 euro artean egongo dira salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edota antzokiko txarteldegietan.