El Diluvi taldea Hika Ateneoan ikusgai Ovidi Motllorren omenaldi jaiaren baitan

uriola.eus 2016ko urt. 15a, 08:48

Ovidi Motllor kantautore eta aktore valentziarra izan zen. Herrialde Katalanaren osotasuna ezker ikuspegitik aldarrikatzea izan zen bere konpromisoa, eta ondorioz kultura ofizialak guztiz alboratu zuen. 2015ean, hainbat ekitaldiz hornitu zen Any Ovidi-Ovidi Urtea ospatu zen Herrialde Katalanetan zehar, eta orain bere memoria Euskal Herrira ekartzea erabaki du Aldarricatuz elkarteak. Gaur, urtarrilak 15, El Diluvi taldeak kontzertua eskainiko du.

Esan bezala, iaz Herri Katalanetan Any Ovidi-Ovidi Urtea ospatu ostean, Aldarricatuz elkarteak Euskal Herrira ekarri nahi izan du "urte horren esentzia txiki bat" Hika Ateneonera, Bilbora. Hortaz, Ovidi Motllorri omenaldia egiten hasi ziren urtarrilaren 12an eta hilaren 29an izango du bukaera.

Hona hemen egun hauetan egongo diren ekintzen egutegia: 

- Urtarrilaren 12an, 19:00tan Ovidi Motllor erakusketaren inagurazioa izango da. 20:30ean Ovidiren abestietaz disfrutatzeko aukera izango da. 

- Urtarrilaren 15ean, 21:00etan Valentziatik etorritako El Diluvi taldeak aurkeztuko ditu bere kantak.

- Urtarrilaren 27an, Aleix Cardonak 19:00etan Ovidi Montllor 20 anys de vacances hitzaldia eskainiko du.  

- Urtarrilaren 29an, 21:00etan Bilbiko Kultur Etxean Ovidi-Jaia izango da.

Informazio gehiago Aldarricatuz elkarteko Twitter eta Facebook kontuetan: @aldarricatuz eta Aldarricatuz 

Aldarricatuz

Aldarricatuz, euren web orrialdean aipatzen duten legez, Euskal Herrian bizi diren hainbat katalanek osatutako elkartea da. Bertan, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako egoera politikoaren inguruan zenbait kezka eta erreflexio konpartitzea dute helburu. Horietaz gain, elkartasunaren esparruko internazionalismoa, elkar ezagutza eta babesari ere erreparatzen diote.