Beste mota bateko proposamen eszenikoa helduko da Arriaga Antzokira, zirkuaren eta antzerkiaren arteko zerbait, malabarrak ere jasotzen dituena. Letter, eskutitz baten bidaia da, Malas Compañías Zirko Taldearen ikuskizun berria. Antzezlan horretan hiru interpreteek, Diego Aimarrek, Mikel Pikazak eta Aritza Rodriguezek, hitzak baztertu egingo dituzte, gezurra badirudi ere, hitzekin lotura handia duen elementu batean, gutunean, zentratuta dagoen istorio bat kontatzeko.
Hori da Letter, eskutitz baten bidaia lanaren abiapuntua. Antzezlana Arriagako Gelatxoen barruan eskainiko da, eszenatokian, ostegunean, urtarrilaren 7an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Hiru interpreteek keinuen eta adierazpenaren bitartez komunikatzeko eskaintzen duten gaitasun erakustaldi zirraragarri eta moldakorrari Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritza bikaina gehitu behar zaio. Halaber, aipatzekoak dira Carlos Imazen musika, batzuetan indartsua eta beste batzuetan leuna, eta Iñaki Etxeandiaren eszenografia ederra.
Letter, eskutitz baten bidaia denetariko ikusleentzat aproposa den ikuskizuna da.
Ikuskizunerako sarrerak 9 eta 14 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.