Zazpi Katu gaztetxeak bederatzi urte daramatza "formakuntzaz kontzientzia okupatzen, astintzen eta beste bizi eredu baten alde lan egiten; alternatibak aurkituz eta eskainiz". Beraz, euren eguneroko lanaren fruitu den gaur eguneko gaztetxearen urteurrena ospatzeko asmotan, hilaren 21etik 27ra hainbat ekintza antolatu dituzte; antzerkiak, kontzertuak, bertso saioak, bazkariak eta auzotik barrena ibiliko den txaranga ere izango da. Azken hiru egun hauetarako -25, 26 eta 27- mahai inguru desberdinak prestatu dituzte. Aurtengo lema "Kontzientziak okupatuz alternatibak eraikiz" izango da.
Hona hemen zazpi egunetan egingo diren ekintzen egutegia:
- Urtarrilak 25. Mahai-ingurua: Gazteak eta alternatibak. "Gure kabuz ala hil". 18:30ean.
- Urtarrilak 26. Mahai-ingurua: Gazteak eta alternatibak. "Gaztetxeak eta generoa". Partaideak Oihu-k eta Kitzikan. 18:30ean.
- Urtarrilak 27. Mahai-ingurua: Gazteak eta alternatibak. "Gentrifikazioa" Lorenzo Vicario -EHUko irakaslea- eta Andeka Larrea -filosofo eta irakaslea-. 18:30ean.
Informazio gehiago Zazpi Katu gaztetxearen web orrialdean: www.7katugaztetxea.com