Urteko lehen hitzordua literaturari eta kazetaritzari buruzkoa izango da, eta horretarako eguneroko prentsan oso ezagunak diren bi zutabegile hurbilduko dira Bidebarrieta Kulturgunera; aurretik aipatutako Martin Olmos eta Pablo Martinez. Bi idazle eta kazetariek egunkarietako artikuluetatik literaturara jauzia egin dute.
Martin Olmosek 2015eko Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen azken bost urteetan El Correo egunkarian argitaratu dituen zutabeetako batzuk jasotzen dituen Escrito en Negro liburuarekin. Horretaz gain, marrazkilari bikaina ere bada, eta bere irudiek istorioei laguntzen diete.
Pablo Martinez Zarracina ere El Correo egunkariko kazetaria da. Zutabegile eta literatur kritikaria, hain zuzen ere. Bi poesia liburu argitaratu ditu; Señales de vida eta Los inventados. El Correo egunkariaren edizio digitalean argitaratutako 54 artikulu biltzen dituen argitalpena ere jaso du Es muy raro todo esto liburuan.
Ikasturte honetan Eztabaidak Literaturarekin ekimenaren hamargarren edizioa beteko da, 2007ko urtarrilean jarri baitzen martxan egitaraua. Geroztik 270 egile inguruk eta 8.500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte bertan.