Sahararekin elkartasun eguna bihar Someran

uriola.eus 2016ko urt. 15a, 09:50

Gora Somera, Goienkaleko auzotar, merkatari eta ostalarien elkarteak, larunbatean, urtarrilaren 16an, 13:00etatik aurrera Somera kalean ospatuko dute Sahararerekin elkartasun eguna. 

Kalean umeentzako tailerrak eta hitzaldia egingo dituzte. Horretaz gain, 'Otsailak 27' SEADekin Elkartasun Erakundeen Euskal Koordinakundeak martxan jarri duen Sahararen aldeko 12. Euskal Karabana ekimenerako janaria eta botikak jasoko dira. Karabana hori Bilbotik zuzenean abiatuko da otsailean.
 
Elkarteak, jendeak parte hartzeko deialdi irekia egiten du. Elikagaiak eta botikak jasotzea behar-beharrezkoa dela bermatuz elkarlana garrantzitsua dela aitortzen dute.