Proiektu sortzaile eta berritzaileak, Bilborako interesgarriak eta hiriaren aurrerapenean lagunduko duten proiektuak bultzatuko dira lehiaketan. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, Bilbon erroldatuta badaude eta elkarte edo enpresa bat ez badira, eta hauek izango dira proiektuetarako gaiak:
- Kultura: arte plastikoak, ikustekoak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musika, literatura…
- Diseinu grafikoa, interaktiboa, moda…
- Arkitektura, hirigintza eta ondarea.
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
- Zientzia eta teknologia (matematikak, ingeniaritza, eraginkortasun energetikoa, digitala…).
- Berrikuntza soziala (partaidetza, kontsumoa, osasuna, turismoa, aisialdia…).
- Kirola eta jarduera fisikoa.
- Kulturartekotasuna.
Ideia bera ez ezik, ideia gauzatzeko era ere sarituko da. Hori dela-eta, eta Bilborock ekipamendua gazteentzako proiektuetarako bultzatzeko, interesgarritzat joko da Bilbo Zaharrean dagoen areto horretan egingo diren ekimenak aurkeztea.
Izena emateko epea 2016ko otsailaren 15ean bukatuko da.
Proiektuak Bilboko Udalaren Erregistro Orokorrean (San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza 12) edo barrutietako udal bulegoetan aurkez daitezke, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.