Gora Somera, Goienkaleko auzotar, merkatari eta ostalarien elkarteak, joan den larunbatean Sahararerekin elkartasun eguna antolatu zuen. Kalean umeentzako tailerrak eta hitzaldia antolatu ziren.
Horretaz gain, 'Otsailak 27' SEADekin Elkartasun Erakundeen Euskal Koordinakundeak martxan jarri duen Sahararen aldeko 12. Euskal Karabana ekimenerako janaria eta botikak jasotzeari ekin dio. Urkia, K2 eta Jaunak tabernetan paratu diren ontzietan aukera dute bilbotarrek ekarpena egiteko.
Karabana hori Bilbotik zuzenean abiatuko da otsailean.
Elkarteak kanpainan parte hartzeko deia egin du. Elikagaiak eta botikak jasotzea Saharako kanpalekuetarako "behar-beharrezkoa" dela adierazi du eta horretarako "elkarlanaren" garrantzia azpimarratu du.