Charlotte eleberria aurkeztuko du David Foenkinos Parisko idazle eta pianistak. 2014an lizeoetako Renaudot eta Goncourt sariak irabazi zituen eta Frantzian 450.000 ale baino gehiago saldu zituen aipatutako liburuarekin. Charlotte Salomonen magolanekin hornitutako eleberri-omenaldia da Charlotte. Bertan Auschiwitzeko gas ganbaretan hil zuten jatorri alemaneko 26 urteko gazte artista judutarraren istorioa kontatzen du.
David Foenkinos 1974an jaio zen Parisen. Letra ikasketak egin zituen Sorbonneko unibertsitatean eta jazz musikari gisa prestatu zen ere. Bere ibilbide artistikoari dagokionez, hainbat elaberri idatzi ditu, eta horien artean En caso de felicidad (2007), Nos séparations (2008) eta nazioartean ospea ekarri dion La delicadeza (2010), besteak beste.
Hortaz, artista frantsez honi buruzko gehiago jakin nahi izanez gero, eta batez ere bere azken lana Charlotte ezagutu nahi baldin baduzue, gaur, 19:30etatik aurrera hitzordua duzue Bidebarrieta Kulturgunean.