Pablo Gonzalez de Langarikak 'Bajo el ligero pero de la nieve' lana aurkeztuko du

uriola.eus 2016ko urt. 28a, 08:00

Argazkia: Poetas Vascos

Pablo Gonzalez de Langarika idazle bilbotarrak Bajo el ligero perso de la nieve lana kaleratu berri du. Liburuaren aurkezpena gaur, urtarrilak 28, egingo du Bidebarrieta Liburutegian. Ekitaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera guztiz doakoa izango da. 

Bertsotetan banatutako eta prosa poetiko erako hurbilketa honekin, idazle bilbotarrak irakurleak dualtasun existentzial multzo bati buruz gogoeta egitea du helburu; esaterako arrazoia eta irrazionaltasuna, poza eta nahigabea, edo etsipena eta galera. 

Pablo Gonzalez de Langarika Bilbon jaio zen 1947an. Idazle autodidakta da eta industrian dauka lana, sorkuntza literarioa eta Zurgai poesia aldizkariaren argitalpena bateratzen jakin izan du. Gaztelaniaz idatzitako euskal lirikaren berritzaile handietako bat da, eta 1988ko Los ojos de la iguana y otros poemas poema-liburua ezinbesteko erreferentzia da arlo horretan.