Urtarrilaren 27ko, 28ko eta 29ko (asteazkena, osteguna eta ostirala) emanaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, eta larunbatean, urtarrilaren 30ean, funtzio bikoitza egongo da, lehenengoa arratsaldeko 18:00etan eta bigarrena gaueko 21:30etan.
Alberto Iglesias bera antzezle taldeko kide da, Carles Canut, Guillem Motos, Amparo Pamplona, Ramon Pujol, Pep Molina eta dagoeneko aipatu dugun Jose Maria Pourekin batera. Guztiek, Pou berak antzeztuko duen Sokrates Atenaseko filosofoari egindako epaiketa antzeztuko dute eszenatokian. Bere herrikideek epaitu eta zigortuko dute, Atenaseko ustelkeria salatu eta erlijio ofizialak sineskeria eta manipulazioa bultzatzen dituela ohartarazi ondoren. Jainkoak mespretxatzea eta gazteak bide okerretik eraman izana leporatu zioten arren, ez zuen ihes egin nahi izan, bere jarraitzaileek eskatzen zioten bezala, zikuta kopa bat edatera zigortu zutenean. Eta bere heriotza historiako heriotzarik ospetsuenetakoa bilakatu da.
Socrates, juicio y muerte de un ciudadano Mario Gasek eta Alberto Iglesiasek idatzi duten testua da, eta bertan, egileek berreskuratu duten pertsonaia izaki bitxia eta arriskutsua da; edozein motatako hipokrisiarentzat, norbanakoena, taldeena edota estatuena izanda ere… ustez demokratikoa ere izan arren.
Sokrates antzinako Atenaseko pentsalari ezagunenetakoa izan zen, eta Platonen maisua. Mendebaldeko pentsamenduaren aitatzat hartzen da. Ez zituen bere pentsamenduak idatzi nahi izan, pertsona bakoitzak bere pentsamenduak garatu behar zituela uste zuelako.
Kalitatezko ekoizpen lana
Socrates, juicio y muerte de un ciudadano lanak izen handiak izango ditu eszenatoki gainean, baina baita oinarrizko bestelako alorretan ere, eszenografian eta jantzietan, besteak beste. Horrela, Paco Azorinek egin du Teatre Romearen, Festival de Teatro Clasico de Meridaren eta Bartzelonako Grec 2015 Festivalaren Ekoizpen lan honetarako diseinu eszenikoa. Halaber, jantziak Antonio Belartek egin ditu.
Ikuskizunerako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.