Saturnino Garcia antzezleak gaztelaniazko poesiari buruzko ikuskizuna eskainiko du

uriola.eus 2016ko urt. 28a, 08:00

Otsailaren 1ean aurkeztuko du antzezleak poesiari eskainitako proposamen pertsonala; '¡Tú eres poesía!' lana. Saturnino Arriaga Leongoa den arren, Barakaldon eman du gaztaroa, metalurgian lan egiten eta gaur egun oso antzezle famatua da.

"Ikus-entzule maiteok, denok dakigu Arte Ederren artean poesia definitzen, Zer da Poesia? Baina beste hau ere esaten da: Pertsonek duten kalitatea. Edo beste hau ere honek poesia asko du. Eta baita egin ezazu poesiarekin!. Ikusizun honek 'Zu poesia zarela!' erakutsi nahi du". Hitz hauekin definitu du Saturnino Garciak berak antzeztuko duen ikuskizuna.

Oso aurpegi ezaguna da Saturnino. Film arrakastatsu askotan agertu da, baina batez ere 'Justino, un asesisno de la tercera edad' filman protagonista izateagatik bilakatu zen ezagun. Lan horri esker, Antzezle Errebelazioari ematen zaion Goya Saria irabazi zuen jada 22 urte, 1994an.

Hala bada, gaurkoan, irribarretsu, ¡Tú eres poesía! lana aurkeztuko digu Arriaga Antzokiko gelatxoetako eszenatokian. Estreinaldia otsailaren 1ean arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak 9 eta 14 euro artean egongo dira salgai www.teatroarriga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.