Gasteizko haurraren hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur Santiago Plazan

uriola.eus 2016ko urt. 29a, 10:45

Argazkia: @emakumemartxa

Emakumeen Mundu Martxak deituta, Euskal Herriko 20 bat hiri eta herritan hamazazpi hilabeteko haurraren hilketa salatzeko mobilizazioak egin dira. 

Gasteizen jazotako hamazazpi urteko haurraren eraso sexista, ondorengo hilketa eta haren amaren aurkako erasoa gaitzesteko egin ziren elkarretaratzeak bart iluntzean. Hamazazpi hilabeteko haurra amaren bikotekideak leihotik bota ondoren jasan zituen zauriak gainditu ezinda hil zen. Haurrari sexu abusuak egiten ikusi zuenean borrokan hasi ziren ama eta bikotea, eta orduan bota zuen erasotzaileak umea lehiotik. Ustezko hiltzailea Zaballako kartzelan preso dago. Fiskaltzak bi hilketa leporatu dizkio. 

Mobilizazio nagusiak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean egin diren arren, beste hainbat herritan ere burutu dira era honetako protestak.

Atzoko elkarrataratzeaz gain, gaur Women in Black erakundeak ere elkarrataratzea egingo du -hilak 29- Bilboko Alde Zaharreko Santiago Plazan, arratsaldeko 19:00etan. Bertara beltzez jantzita joateko deia ere bota dute.