Bertso-saio klinikoak arratsaldean Kalderapekon

uriola.eus 2016ko ots. 4a, 08:00

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun arloan euskara bultzatzeko diharduen elkartea da. Egiten dituen ekimenen artean bertso-saioak egoten dira baina bereziak izaten dira, osasun-alorreko jendeari zuzenduta daudelako.

Aurten ere, bertso-saio klinikoak izango ditugu denontzat gozagarri. Saioak gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira, Bilboko Kalderapeko Euskal Gunean. Gogoratu behar da, bertsoak ez ezik afaria ere egongo dela 21:00etatik aurrera.

Bertan, Jon Maia eta Eneko Abasolo “Abarkas” arituko dira bertsoginen. Saioan, kanporaketa-sistema bidez antolatutako talde txapelketa bat jokatuko da. Bertsolariek kanporaketa-saio bakoitzean bertso kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen sintomatologiari dagokion gaixotasuna asmatu behar dute. Bertsoak behin kantatzen dira eta denak asmatu ezean kaleratua izango da talde hori.

Bertso saioan izena emateko mezua bidali beharra zegoen oee@oeegunea.eus-era otsailaren 2 baino lehen.

Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri bertso saio klinikoaren oinarriak:

http://www.oeegunea.eus/Oinarriak.pdf