Inauteriak 2016

Bilboko inauterien funtsa

uriola.eus 2016ko ots. 5a, 11:35
Argazkia: www.euskal-museoa.org

Inauteriak Bilbon da Euskal Museoak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin batera, prestatutako argitalpen digitalaren izenburua.  

Iñaki Irigoien ikerlariak hainbat urtetan artxibategi eta hemeroteketan egindako azterketa lanaren emaitza da Inauteriak Bilbon izenekoa. XV. mendean aurkitutako datu historikoetatik gaur egunera arte, Bilboko inauterien oinarrizko alderdiei buruzko ibilbidea eskaintzen du. Gainera, Bilboko jai hauen inguruan hitz egiten duen lehen argitalpena da. 

Higui, Fraiscus edota Turco dira jai honetako pertsonaia herrikoietako batzuk. Haien inguruko informazioa bildu da bai euskaraz eta bai gaztelaniaz 56 orrialdeko argitalpenean. Bilboko historian barrena bidaia egiteko aukera ematen du liburuxkak, Eulalia Abaituak 1900. urtean ateratako argazkiek lagunduta. Euskal Museoan gordetako argazki horien bitartez, garai hartako karroza zaratatsua, erraldoi eta buruhandiak, konpartsen lehiaketak eta estudiantinak nolakoak ziren jakin ahal izango du irakurleak. 

'Inautegiak Bilbon' argitalpenaren xedea da Bilboko inauterien funtsa berreskuratzea, eta urtero bizi eta birsortu beharreko jai herrikoia ezagutu eta jendartera ekartzea da.  

Liburuxka deskartu nahi izanez gero klikatu hemen: euskal-museoa.org/eu/argitaratzeak

www.euskal-museoa.org

facebook.com/euskalmuseoabilbaomuseovasco

@museo_vasco