Rossini Abesbatzak 'Zarzuela on air!' lana eskainiko du arratsaldean Arriagako Gelatxoetan

uriola.eus 2016ko ots. 23a, 09:01

Hasieran irratiak, eta ondoren telebistak, gaur egun Zarzuelaren klasikotzat hartzen diren Las lagarteranas, La verbena de la Paloma, La mazurca de las sombrillas eta beste melodia ezagunak jenderengana hurbildu zituzten. Rossini Abesbatzak, garai hartako irrati estudioa irudikatuko du Arriagan gaur, hilak 23, 20:00etan, Arriagako Gelatxoen baitan.

Hori da Zarzuela on air! ikuskizunaren abiapuntua. Talde horrek prestatu duen eszena eta abesbatza ikuskizunak zarzuelako abesbatza kanturik hoberenak eskainiko ditu. Ikuskizunean, Azucena Molina antzezleak, aurkezlearen paperean, maitasun eta intriga istorioan oinarrituz gidatuko ditu ikus-entzuleak, entzuleen deiak jasoz eta zuzeneko musikari bide emanez. Zuzeneko musika horretan Los Gavilanes, El Huesped Del Sevillano, La Corte de Faraon, El duo de la africana… bezalako Zarzuela handietako abesbatza kantuak eskainiko ditu Rossini Abesbatzak.

Musikarekin laguntzeko, abesbatzak Celia Baños izango du pianoan. Pianoa jotzeaz eta Kantabriako Musika Kontserbatorioan musika tresna horren irakasle izateaz gain, Bilboko Rossini Abesbatzako abeslari izan da urte luzez, eta une honetan emakumez osatutako Zirzira Ahots Taldeko kidea da.

Emanaldirako sarrerak 9 eta 12 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.