Orain Akram Khan Company taldeak hindieraz "balego" esan nahi duen Kaash azken ikuskizuna eskainiko du. Kaash, Indiako Ganesh, Krishna eta Shiva jainkoen ebokazioa erakusten duen dantza ikuskizuna da. Jainko horietako bakoitza antzinako ezaugarri sinbolikoen eta erritmikoen babeslea da. Lan koreografiko horren eraikuntza modu estuan dago lotuta Indiako musikaren ziklo musikal tradizionalekin. Sorkuntza eta deuseztapena dira bost dantzari izango dituen lanaren abiapuntuak.
Kaash lana egiteko, Akram Khan koreografoa bi artista ezagunekin elkartu zen, Nitin Sawhney konposatzailearekin eta Anish Kapoor eskulturagilearekin.
Nitin Sawhney une honetako konposatzaile aktibo, moldakor eta ospetsuenetakoa da, 50 soinu banda baino gehiagoren egilea. Horrez gain, estudioko bederatzi album grabatu ditu eta Paul McCartney, Sting edo Jeff Beck bezalako artistekin aritu da, besteak beste.
1954an Bonbain jaio zen eta Londonen bizi eta lan egiten duen Anish Kapoor bere belaunaldiko eskulturagile eraginkorrenetakoa da, eta bere lanetako batzuk Bilboko Guggenheim Museoan ikus daitezke.
Emanaldirako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.