Ikasle inauteriak 7Katun

uriola.eus 2016ko ots. 24a, 12:47

Gaur, hilak 25 ospatuko du Zazpi Katu Gaztetxeak 'Ikasle inauteriak' festa. Honen gaia P letra izango da eta hasiera 18:30ean izango da. Elektrotxaranga hasiko da Alde Zaharreko gorputzak mugitzen. Herrikotik olinpiadak ere egongo dira; Leioa vs. Buia. Azkenik, eguna amaitzeko, 21:00etan karaokea egongo da 7Katun.