Berreginen Museoa dantza-pista handi bilakatuko da igandean

uriola.eus 2016ko api. 7a, 08:30

Eskulturen artean swing-a dantzatzeko aukera egongo da datorren apirilaren 10ean, igandea, San Frantziskoko Bilboko Berreginen museoan. Bertaratutako guztiek 'Swing Museoan!' egitasmoaz gozatzeko aukera izango dute, 11:30etik 13:30era. Doako jarduera izango da, eta hilean behin errepikatuko da.

Berreginen Museoa eta Bilboko Swing Side konpainia Bilbora erritmoa ekartzeaz arduratuko da asteburu honetan. Museoa hartzen duen Mariaren Bihotza Eliza Swinga izango den gunea bilakatuko da, eta bertako lanek musika-akordeak eta dantzarien urratsak zainduko dituzte.

Swing generoa 1920. hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan, eta gaur egun ere erabateko arrakasta daukan generoa da, oraindik ere munduko bazter guztietan dantzatzen dena.Ez da dantza estilo bat soilik; izan ere, atzean komunitate eta osagai sozial zabala dago, eta, bertan, jendea musikaren eta dantzaren bidez partekatzen eta komunikatzen da.

Swing Museoan! egitasmoa swing musika dantzatzeko eta sustatzeko gauzatu da, baina baita dantza bere habitatetik eta testuingurutik ateratzeko ere. Kalean jarri nahi da, edota, kasu honetan bezala, museoan; eta, hortaz, pertsonak, artea, musika eta dantza elkartzeko eremu komuna aurkitu. Sarrera doakoa izango da.