Badira 10 urte Mariaren Bihotza eliza neogotikoa berritu eta egokitzeko lanak amaitu zirela. Horren ondorioz, Berreginen Museoaren erakusketa-egoitza bihurtu zen. Museoa ordea, 80 urte lehenago inauguratu zen. Museoak elizan bete dituen hamar urteak ospatzeko asmoz, 2016a jardueraz bete dute Berreginen Museoa.
Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan emitituko den Kevi McClouden dokumentala Channel 4 britainiarrak produzitutako lana da. Sarrera erabat librea izango da, doakoa.
Kevin McClouden Grand Tour ibilbidea
Kevin McCloud idazle, aurkezle eta diseinatzaile britainiarra da. Dokumental horien bitartez, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako aristokrata, artista eta arkitekto ospetsuenetako batzuen pausoei jarraitu die, Grand Tourrek egungo Britainia Handian utzitako ondare iraunkorra aztertzeko. Grand Tour ibilbidea orduko urte sabatikoa edo Erasmus urtea zen. Artearen eta ilustrazioaren, abenturaren eta arduragabetasunaren bilaketa, britainiar nobleen hezkuntzan azken pausotzat hartutakoa.
Kevin MacCloudek grand-turisten ibilbide ohikoa egingo du: Paristik Veneziara, Atenasera eta Alpeetara, britainiarren bizimodua eta ikusmoldea betiko aldatu zituzten bistez, soinuez, zaporeez eta usainez gozatuz. Beste alderdi bat ere utziko du agerian: Grand Tourren alde iluna, ibilbidean topatzen diren kale eta taberna zulo ilunak.
Museoaren ordutegia:
• Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
• Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.
• Itxita astelehen eta jaiegunetan.