Juan Jose Millas eta bere azkena

uriola.eus 2016ko api. 13a, 09:14

Bidebarrieta kulturguneak Juan Jose Millas idazlearen azken eleberriaren aurkezpena antolatu du gaur, hilak 13. Desde la sombra liburuaren aurkezpena 19:30ean hasiko da. 

Juan Jose Millas idazleak bere "itxurazko xumetasunean balio sinboliko indartsua gordetzen duen eleberria" aurkeztuko du. Lanak, idazlea gaur egungo narrazioak duen egile nagusietakoa bilakatu duten ezaugarriak eskaintzen ditu. Oraingo honetan, ohiko protagonista ez ohiko egoera batean murgilduko da, ohikoa ez den korapiloan, umorea, suspensea, eta egungo munduari buruzko begirada argia modu bikainean uztartuz idatzitako lanean.

Ekitaldia Almudena Cacho kazetariak aurkezteaz gainera, streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.net webgunean. Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusia liburuaren eta literaturaren hedapena sustatzea da.

 

Desde la sombra

Desde la sombra lanaren protagonista Damian da. Bere burua zalantzaz beteta ikusten du lana galdu zuenetik, eta egun batean lapurreta txiki bat egingo du antikuario azoka batean eta armairu baten barruan ezkutatuko da. Bertatik irtetea lortu aurretik, armairua saldu eta Lucíaren eta Federen logelara eramango dute. Bertan instalatuko da Damian, altzariaren parte balitz bezala. Premisa ezinezko baina sinesgarri hori azken muturreraino eramateko trebeziak tentsioa emango dio eleberriari.