Cuerpos de mujer bajo la lluvia eleberriak Rubenen istoria kontatzen du, kanpoarekin duen harremana gogoratzen dituen filmetako elkarrizketetara mugatzen den gizon bakartia; goizero, taberna igualera joan eta lanera doanean gurutzatzen duen eta berak "soineko arrosadun emakumea" esaten dion emakume baten istorioa kontaten du. Bestalde, Koldo Crespo lehenengo eleberri arrakastatsua argitaratu zuen eta Aliciarekin, bere ikasleetako batekin, maitasun harremana hasi zuen unibertsitateko literatur irakaslea da.
Bi obsesioren istorioa da: emakumeen edertasunak erakartzen duen arren emakumeengana hurbildu ezin den gizonarena, eta bere iraganari eta argitaratu zuen lehenengo eleberriak jaso zuen harrera bikainari begira bizi den eta orainaldia bizitzeko indarrik ez duen, eta are okerrago, idazteko interesa ere galdu duen, idazlearena.