Komertzio librearen hitzarmena aztergai

uriola.eus 2016ko api. 21a, 09:00

Arratsaldean, Bilboko Auzokideen Elkarteak antolatuta, komertzio librearen hitzarmenaren inguruko solasaldia egingo dute TTIParen kontrako kanpainako kideekin batera. Solasaldiak 19:00etan izango du hasiera Alde Zaharreko La Bolsa aretoan. 

Komertzio Librerako Itun Trans Atlantikoa (TTIP bere ingelesezko sigletan), gaur egun Europako Batzordea eta Amerikako Estadu Batuetako gobernua negoziatzen dauden irismen handiko akordioa da. "Ia-ia sekretuan egiten ari dira, komunikabideei sarbidea galaraziz eta informazio gehiena lortzea ukatuz, eta enpresa multinazional handien eta finantza-espekulatzaileen interesak defenditzen duten finantza-aholkularien parte-hartze handiarekin".

"Araudiak, arauak eta erregulazioak berdindu nahi dituzte enpresa multinazional handiak eta finantza-kapitalak (inbertsio funtsak, kreditu sistemak, burtsea etab.) euren negozio aukerak merkatu globalean hobetzeko; beharginen oinarrizko eskubideen, ingurumenaren babeserako legeen eta ekonomia kapitalistarentzako oztopo guztien ganetik bada ere, kasu osasuna, elikadura, kultura eta adierazpen askatasuna".

Solasaldiak 19:00etan izango du hasiera, Alde Zaharreko Pelota kalean dagoen La Bolsa eraikinean.