Ekimenean parte hartzen duten ikasleek ikerketa proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat aurkeztu beharko dute Plaza Barrian egongo diren standetan. Gazteek Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako ikertzaileak izango dituzte lagun, lana bideratzen laguntzeko.
Antolatzaileek azaldu bezala, saioaren helburua gizartean kultura zientifikoa sustatzea da, eta gazteengan zientzia eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea. Antolatzaileek azaldutako arauen arabera, 12 eta 18 urtera bitarteko ikasle gazteek hartu dezakete parte ekimenean, gutxienez bi eta gehienez lau kidez osatutako taldeetan. Bestalde, lanak euskaraz, gazteleraz edota ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
Egitaraua
12:00etan: Azokaren irekiera
12:00etatik 14:00ak arte, arkupeetan: Gazteen Stand-ak
12:00etatik 14:00ak arte, karpan: Esperimentuen txokoa
14:30etatik 15:30ak arte, eszenatokian: Zientzia espektakulua
16:00etatik 17:00ak arte, eszenatokian: Diploma-banaketa
17:00etatik 18:00ak arte, karpan: Esperimentuen txokoa
19:00etatik 20:00ak arte, eszenatokian: Sari-banaketa