Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Komite Internazionalistak eta Askapenatik, azkenaldian Brasilen pasatzen ari diren gertakarietara hurbildu nahi dugu. Finantza taldeek, tokiko oligarkien komunikabideek eta AEBek babestuta, Dilma Rouseffen aurka egindako efektu golpeak, estatu golpe eztali bat gauzatzeko eszenatokia jartzen du, betiere nazioarteko komunikazio agentziek ezkutatuta. Zer ari da Brasilen pasatzen? Nola bateratzen ditugu latinoamerikan jasandako nazioarteko inferentzia neoliberalismotik, intentsitate baxuko estatu golpeak eragiteko saiakerekin?
Honetaz guztiaz hausnartzeko ostegun honetan, hilak 28, 19:30tan Zirikan Amanda Verrone, ikertzaile feminista brasildarra eta Luismi Uharte orain dela gutxi Brasilen izandako UPV/EHUko irakaslearen eskutik hausnarketa egiteko aukera izango dugu.