Zikloa maiatzeko lau astelehenetan egingo da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da.
Zientziak modernotasunaren ibilbide osoan hartu du parte, eta bere maila eta izen ona jazo ditu, norbanakoen eta talde bizitzaren ia eremu guztietan funtsezko alderdi erabakior bilakatu arte. Fisika zein biologi, zibernetika nahiz ingeniaritza, zientzia non-nahi ageri da: inguratu eta eratu egiten gaitu.
Baina zientzia bera ez dago zalantzetatik eta eztabaidetatik at. Izan ere, esku-hartzeko duen gaitasunarengatik, erabakitzeko duen ahalmenarengatik, sorrarazten dituen beldurren eta esperantzengatik, arreta osoz aztertu behar da. Jardunaldiak osatzen dituzten lau esku-hartzeek, zientzia(rekin) pentsatzeko erronka hainbat ikuspegitatik landuko da. Ikerketa arloan ospe handikoak eta ibilbide luzekoak diren lau profesional. Lau ikuspegi: zientziaren diziplina pentsamenduaren zorroztasunaren mende.
Patxi Lanceros Saiakeragile eta Filosofian Doktoreak aurkeztuko duen egitaraua datorren astelehenean, maiatzaren 2an, hasiko da, 'Las alforjas del filosofo: Pensar tras la ciencia' izeneko hitzaldia eskainiko duen Victor Gomez Pin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Katedradunaren eskutik. Epistemiologia, Filosofia eta Matematika eta Funtsezko Filosofiako irakasle izateaz gain, hogeita hamar liburu eta hainbat artikulu argitaratu ditu, eta azken urteetan ahalegina egiten ari da antzinako pentsatzaile greziarren arazo ontologikoak egungo pentsamenduaren argitara berriro planteatzeko, zehatzago esanez, jaso dugun natura kontzepturako zenbait zientzia diziplina garaikidek dituzten inplikazioei buruzko galderak eginez. El Boomeran(g) blogaren egilea da.
Ondoren Alicia Puleo izango dugu maiatzaren 9an. Filosofian Doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean eta Filosofia Moraleko eta Politikoko irakasle titularra Valladolideko Unibertsitatean. Unibertsitate horretako Genero Ikasketen Katedraren Kontseiluko eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Ikerketa Feministen Institutuko Kontseiluko kide da. Beste liburu batzuen artean La Ilustracion olvidada: La polemica de los sexos en el siglo XVIII, La Filosofia contemporanea desde una perspectiva no androcentrica eta El reto de la igualdad de genero argitaratu ditu, eta Saiakera Sari Nazionaleko finalista izan da Dialectica de la sexualidad lanarekin. Puleoren hitzaldia 'Ecofeminismo y ciencia: claves de un debate social y contemporaneo' izango da.
Hilaren 16a Concha Roldanen, Zientzia Ikerketen Goi-mailako Kontseiluko (CSIC) Filosofia Institutuko zuzendariaren, txanda izango da. 'Limites etico – politicos de la Ciencia' izeneko hitzaldia emango du. Une honetan, Roldan Sociedad Española de Etica y Filosofia Politica izenekoaren presidentea da.
Javier Echeverria Ikerbasque fundazioko filosofo, ikerlari eta idazleak emango dio amaiera zikloari, maiatzaren 23an, 'Tecno-Pensamientos' gaia landuz. Filosofian eta Matematiketan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutensetik, eta Filosofian Doktorea Unibertsitate horretatik bertatik. 1996tik Zientzia, Teknologia eta Gizarte Ikerketa Irakaslea da Zientzia Ikerketen Goi-mailako Kontseiluko Filosofia Institutuan. Beste Sari batzuen artean Anagrama Saiakera Saria (1995), Giza eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Euskadi Saria (1997) eta Saiakera Sari Nazionala (2000) irabazi ditu.
2010eko maiatzean martxan jarri zen programaren helburua, gaurkotasuna duten gaiei buruzko gogoeta eta eztabaida gune bilakatzea da, egungo panoramako pentsalari handien ikuspuntu kritikotik. Krisia, utopia edo erlijioak izan dira aurreko edizioetan landu diren gaiak, eta jardunaldi horietan parte hartu dutenen artean, Felix Duque, Rafael Argullol, Perfecto Andres Ibañez, Fernando Vallespin, Manuel Barrios eta Jose Luis Villacañas bezalako filosofoak eta pentsalariak daude.