Juan Antonio Abeijon (familia terapian aditua), Rene Kaës (Psikoanalista), Jose Guimon (Psikiatra), Alain Lafage (Psikologo klinikoa eta ume psikoanalista) eta Anne Loncan (umeen-gazteen psikiatrian espezialista) espezialistek, intersubjektibotasunak subjektua ezagutzeko tresna berria eskaini dezakeen modua aztertuko dute.
Psike isolatuaren mitoa psikoanalisian nagusi izan den hamarkaden ondoren, bestearen bertuteak eta lankidetzan aritzeko beharra aurkitu dira berriro. Taldeko teoria psikoanalitikoak esperientzia terapeutiko berrien alde garatu dira, parte batean Freuden intuizioetan oinarrituta. Hemendik aurrera dagoeneko ezinezkoa izango da hori gabe pasatzea subjektuaren eraikuntza lantzeko, albatik bizitza psikikora doan bidean.
Ama lehen lerroan dagoen prozesu goiztiar horietan, amak berez dena baino askoz gehiago irudikatzen du, hau da, familiako kideen multzoa eta horien artean konpartitutako erritualak, mitoak, mamuak piztu egiten dira, subjektu berria pertenentzia komun baterantz igaroaraztean oinarritzen den eginbeharrean.
Eraikuntza hori, hiruki edipikoaren egunerokotasunari zein belaunaldien arteko edo belaunaldiz gaineko trukaketei dagokion espazio-denboran gertatzen da, eta arbasoak parte hartzera behartzen dira. Psikoanalisirako berriztatutako paradigma gisa hitz egin dezakegu intersubjektibotasunari buruz.