Argumentua hau da: emakume batek bere 7 bekatu nagusiei egin beharko die aurre; bere bizitzako 44 urteetan, berarengan, gizonengan islatzen zen estereotipoaren araberako emakume soslaia sortzen lagundu duten 7 gizonei egin beharko die aurre. Enma, protagonista, krisialdi batean murgilduko da lanetik bat-batean eta ezustean, kaleratzen dutenean. Une horretan, pieza bakoitza bere lekuan jartzeko zaila den buru-hausgarri emozionala suntsitzea erabakiko du. Pertsona guztiak atzean utziko ditu, hasiera batean bere iraganera eraman behar zuen tren geltoki batean 7 ordu magiko bakarrik igaro ondoren. Berak, hala ere, etorkizuna eraikitzea erabakiko du, zalantzaz betetakoa, bai, baina berea.
#Quedatemistetas ausardiaz eta konpromisoz betetako proposamen eszenikoa da, eta bertan elementu askoz janzten da eszena: bideo zappinga, proiekzioak, elkarrekintza birtuala ikus-entzuleekin, musika garaikidea, aria barrokoak, etab. Beraz, opera, antzerkia eta ikus-entzunezko efektuak fusionatzen dituen eta, kanpoarekin lotune bakarra izango diren sare sozialen bitartez, ikus-entzuleekin harreman zuzena bultzatzen duen show bati buruz ari gara berbetan. Izan ere, ikus-entzulearekin dagoen konexio birtuala funtsezkoa da antzezlanak irauten duen bitartean, baina ikuskizunaren aurretik eta ondoren ere bultzatzen da. Horregatik, duela zenbait egunetik, Miren de Miguel bera jendea gonbidatzen ari da, mezu labur bat bidal dezaten #Quedatemistetas hastag-arekin, galdera honi erantzunez: "Gogoratzen al duzu bekatu nagusiren bat presente egon ez den harremanen bat?" Helburua esperientzia horiek barruan sartzea da, emanaldian presente egon daitezen.
Ikuskizunerako sarrerak 9 eta 14 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.