2016/05/12 11:00
Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten eta, ia konturatu gabe, egunero eta 24 orduz euskaraz bizi izan ziren.
Esperientzia ahaztezin horiek jasotzeko asmoz, AEK-k Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko erreportajea ekoiztu du, Ahotsa.inforekin elkarlanean.
Apirilean estreinatutako ikus-entzunezko lan hau maiatzaren 12an, osteguna, 11:00etan, Kalderapeko kultur gunean pantailaratuko dute.