Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Datorren ostegunean, maiatzak 19, 19:30etan Zirika! herri gunean (Ronda 12, Bilbo) HDP alderdiko ordezkarien hitzaldia izango dugu. HDP alderdia (Herriaren Alderdi Demokratikoa) Kurdistango alderdi politikoen eta Turkiako ezkerreko zenbait alderdi eta gizarte mugimenduen koalizioa da. Hitzaldian, Eyyup Doru, HDP-ko ordezkaria Europan, Turkiako Estatuak Bakurren (Turkiaren menpeko Kurdistanen) azken hilabeteotan aurrera eramaten ari den sarraskiaren berri emango du. Honez gain, HDPren eta herri kurduaren Konfederalismo Demokratikoa deritzon erronka politikoaz hitz egingo du ere, elkarbizitzarako eta gizarte demokratikoa eraikitzeko erronka politikoa hain zuzen ere. Zirika!-n ikusiko dugu elkar ostegunean!
(Hitzaldia gazteleraz izango da)