Arriagak eskola antzerkiaren urteroko gala jasoko du igandean

uriola.eus 2016ko mai. 20a, 09:19

Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, maiatzak 22an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten lanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da.  

Aurtengo edizioan saria jaso duten eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: Ipuinetan barrena eta Mobilizatu zaitez,  Epalzaren Alarguna Eskola; Black and white mimoa!, Arangoiti Ikastetxea; Kaktus gizagajoa, Jose Orbegozo Eskola; La estrella de la paz, Cervantes Eskola; Time warpers, Ibarrekolanda Institutua, eta Kantauriko piratak, Artxandape Ikastola.

Eskola Antzerki Lehiaketa, protagonista ikasleak diren antzezlan lehiaketa da. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmatutakoak izan daitezke. Bilboko 18 ikastetxe publiko eta pribatutako 562 ikaslek hartu dute parte lehiaketaren hemezortzigarren edizio horretan, eta 36 antzezlan aurkeztu dira.

Lehiaketa 1995ean jarri zen martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Baina, gainera, kategoria bakoitzeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko eszenatoki pribilegiatuan aurkeztu ahal izango dituzte ikus-entzuleen aurrean.