9-11 urte bitarteko neska-mutilek ‘Udaberriko Jaia’ izango dute bihar Bilborocken

uriola.eus 2016ko maiatzaren 20a

Udalak bihar, larunbata, maiatzak 21, 'Udaberriko Jaia' antolatuko du Bilborockeko erabilera askoko aretoan 'Kidegune' umeen aisialdiko programan parte hartzen duten 100dik gora neska-mutilentzat.

Oihan Boogie izena duen jaia 16:30ean hasi eta 19:30ean amaituko da. Arratsalderako zenbait jolas eta proba prestatu dira neska-mutilek ondo pasa dezaten 'oihanaren legearen', adiskidetasunaren eta talde-lanaren balioan sakonduta.

Gazteria Sailak Kideguneetako ikasturte honetako gaia hartu du oinarritzat: animaliak.

Biharko jaia jarduera berezia da eta berdina Bilboko zazpi Kideguneetan. Bi helburu nagusi dauzka: zentro guztien arteko harremanak sustatzea eta modu alaian amaitzea ikasturtea, neska-mutilak datorren urteko programan parte hartzera animatuta.

'Kidegune'

Programa hau hiriko eskaintza bakarra da 9-11 urteko neska-mutilentzat, lagunak eginez eta ondo pasatuz, gaiak ezagutzeko eta jarduerak egiteko hezitzaileen begiradapean. Asteburuetan egiten da, barikuetan edo zapatuetan, 17:30etik 19:30era bitartean, Begoñako, Zazpi Kaleetako, Iralako, Otxarkoagako, Castañosko, Deustuko eta Zorrotzako udaltegietan.