Berreginen museoak marrazketa ikastaro trinkorako izen-ematea ireki du

uriola.eus 2016ko eka. 13a, 07:00

Marrazketa eta pinturako ikastaro trinkoak uztailean izango du hasiera. Bihartik aurrera 24ra bitartean Berreginen Museoak 50 plazetarako izen-ematea irekiko du.

Urtero bezala, Berreginen Museoak pintura eta marrazketa ikastaro trinkoa antolatu du. Aurten, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 28an bukatuko da ikastaroa, bihartik aurrera interesatuek izena eman ahal izango dute Museoan bertan, San Frantzisko kaleko 14- zenbakian.

Ikastaroak 10:00etatik 13:00ak arte eskainiko dira hileko astearte eta larunbatetan.