Euskal Museoak ateak irekiko dizkie Diego Maria de Gardoqui y Arriquibarengan interesa duten guztiei. Hitzordua gaur izango da, hilak 15, 19:30ean, Euskal Museoko Kontsulatu Aretoan.
Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritu eta Zuzenbidean doktore Javier Divarrek hitzaldia eskainiko du, Kontsulatua, Ordenantzak, Gardoqui eta seme-alabak, eta beraien merkataritza Iparraldeko Amerikarekin izenpean.
Bestalde, Martha Gutierrez-Steinkamp historialariak (Smithsoniam Fellow) Diego de Gardoqui, Espainiako lehenengo enbaxadorea AEBetan izeneko hitzaldia eskainiko du. Era berean, La alianza olvidada. Independencia de los EEUU izeneko liburu ospetsu eta arrakastatsuak jasotzen duen historia sakontasunez ezagutzeko denbora ere egongo da.
Bi hitzaldien ondoren, solasaldia izango da, eta, bertan, funtsezkoa izango da bertaratuen parte-hartzea.
Hizkuntza: Gaztelaniaz.