'Violencias coloniales en Wajmapu' liburuaren aurkezpena Zirika gunean

uriola.eus 2016ko eka. 15a, 11:27

Gaur aurkeztuko dute Zirika Gunean ‘Mapuche Komunitatearen Historia’-ren inguruko bigarren liburua. Oraingo honetan ‘Awukan ka kuxankan zugu Wajmapu mew. Violencias coloniales en Wajmapu’ izenburuarekin argitaratu dena. Liburu honek biolentzia kolonialaren eragina Mapuche herrian agertzen du, zenbait ikerlarik egindako lanari esker. Aurkezpena 19:30ean hasiko da. 

331 orriko liburua 11 artikulu ezberdinez osatuta dago; lehenengo partea liburua sortu duten lau editoreen sarrerarekin hasten da: Enrique Antileo Baeza, Luis Cárcamo-Huechante, Margarita Calfío Montalva y Herson Huinca-Piutrin. Horren ostean, 11 artikulu horiek datoz segidan Claudio Alvarado Lincopi, Jaime Antimil Caniupan, Ezequiel Catepillan Tessi, Héctor Nahuelpan Moreno, Fernando Pairican Padilla, Jimena Pichinao Huenchuleo, Juan Porma Oñate, José Quidel Lincoleo, Alina Rodenkirchen, Cristian Vargas Paillahueque y Ana Vásquez Toloza autoreek idatziak.´

Artikuluek bizitza Mapuchean agertzen diren berezko perspektibak lantzea dute helburu, pentsamendu eta narratiba ezberdinak mahai gainean jarriz , euren pentsamendu eta historian oinarrituak daudenak. Era honetan, lurraldearen kentze historikoa analizatu; kristautasunaren inposaketa aztertu Mapucheen berezko pentsamenduan; zigor penalak eta diaspora Mapuchearen azterketa egin; emakume eta umeenganako biolentzia aztertu; trauma kolonialak; barne transformazio soziala; hizkuntza, itzulpengintza eta biolentziaren arteko harremanak; eskolaren rola instituzio kolonial bezala; erresistentzia kontenporaneoaren forma; eta kolonialismoari aurre egiteko zenbait proposamen aztertu dituzte liburuan.

'Historia Mapuchearen Komunitateak' eginiko bigarren argitalpen honek indar intelektual handia erakusten du, aurreko hamarkadan sortutako kolektiboaren bilakaeraz gain. Lehenengo publikazioak erakusten duen bezala, liburu hau kolaborazioan egindako lan baten emaitza da, autogestioaz ekoiztua eta 20 ikerlarik egindako ikerketaren ondorioa.