Santiago Auseronek 'Vagamundo' kontzertua eskainiko du BOSek lagunduta

uriola.eus 2016ko eka. 22a, 09:00

Ricardo Caseroren zuzendaritzapean eta Amparo Edoren moldaketekin, Auseronek bere lana eskainiko du, orkestra klasiko batek, Bilbao Orkestra Sinfonikoak, eskaintzen duen sonoritateak lagunduta. Kontzertua gaur, ekainak 22 izango da, arratsaldeko 20:00etan.  

Espainiako musika eszenak azken 40 urteetan eman duen artista pertsonal eta karismatikoenetakoa Arriaga Antzokira helduko da: Santiago Auseron. Beti aktibo, etengabeko bilaketan, bizitzaren eta musikaren aldetik mota guztietako eraginen aurrean zabalik, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) zuzeneko musika laguntzak inguratuta datorkigu orain. Antzokiak eta BOSek berak aurkezten dute Santiago Auseronen Vagamundo biraren barruan dagoen kontzertua. Bertan, abeslariak bere ibilbide diskografiko emankorra aztertzen du, beste formatu batean, orkestra klasiko batek eskaintzen duen soinu koltxoiarekin. Bilbon BOS izango da Auseronen errepertorioari bere kolorea emango diona, gaur, asteazkena, 20:00etatik aurrera.

Ricardo Caseroren zuzendaritza bikainarekin eta Amparo Edoren moldaketa dotoreekin, ikus-entzuleari Radio Futura edo Juan Perro taldeen edo artistak bakarrik egin duen diskografiako abestien berrirakurketa berriak aurkitzeko aukera emango dion kontzertu sinfonikoa eskainiko du Santiago Auseronek.

Vagamundo, hainbat mugetatik egindako bidaia liluragarria da Auseronentzat, abestutako bertsoarekin duen bizi-konpromisoaren hari gidariarekin. Izan ere, Auserónek oso gauza zaila lortu du, desberdina denetik koherente izatea, hain zuzen ere, hasiera batean Radio Futura taldearekin hiriko abestiaren eremua landuz, ondoren, Juan Perrorekin, hizkuntza bera hitz egin nahi dutela diruditen Ameriketako, Afrikako eta Iberiako soinuak berreskuratuz eta, azkenik, bakarrik egin dituen lanekin, hain ezagunak ez diren aurpegiak erakutsiz. 

Ikuskizunerako sarrerak 10,50 eta 35 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.