Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, uztailean alardeak ikusteko aukera egoten da Arriagako plazan, "gure folklorea, bereziki udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko".
Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, "inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat eginda".
Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Goi-alde Dantza Taldeak (Erandio), eta Kastañoseko Salbatzaile Dantza Taldeak.
Agenda
19:00etan. Arriagako plaza
- Uztailak 3 (igandea): Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldea
- Uztailak 9 (larunbata): Basurtuko Beti Jai Alai
- Uztailak 16 (larunbata): Goi-alde Dantza Taldea" (Erandio)
- Uztailak 23 (larunbata): Kastañoseko Salbatzaile Dantza Taldea