Aste Nagusia 2016

Kaskagorri Bilbo gorria eraikitzeko prest

uriola.eus 2016ko abu. 9a, 09:00

Ostegunean hasiko dute Kaskagorriko gazteek Aste Nagusiko txosna zein torretaren muntaia. Konpartsatik azaldu dutenez, Bilboko gazte gorri eta moreek "Bilbo gorria eraikitzeko prest" daude eta horretarako egitarau zabala prestatu dute abuztuaren 20tik 28ra. 

Lehen mekanotuboak jartzeari ekingo diote Kaskagorriko konpartsakideek ostegunean. “Gazteon indarraz , autogestioan, elkarlanean, auzolanean 18m-ko torreta eraiki, Euskal Herriko gazte txosnarik handiena prestatu, hamaika kontzertu antolatu eta gazteontzako jai giro paregabea” sortuko dutela azaldu dute.

Egitaraua

Abuztuak 20, larunbata

- 17:00. Konpartsen jaitsiera.

- 19:00. Txupina. Ondoren agurra Arriagan.

- 20:00. Txosnen irekiera.

 

Abuztuak 21, igandea

- 12:00. Igerilekua.

- 15:00. Kaska-Txori bazkaria (Txori Barroten).

- 23:00. Kontzertuak: Patxadaz, Marianitoz Blai eta Dos Tenedores DCD.

 

Abuztuak 22, astelehena. KSK Eguna

- 11:30. Umeen jolasak.

- 12:00. Igerilekua.

- 12:30. Serigrafia tailerra.

- 14:30. Kaskagorriko bazkaria.

- 16:00. Puski eta Txurruski + Bingoa.

- 18:00. Pintxo lehiaketa prekarioa.

- 20:00. Poteoa.

- 21:00. Sorkunen kontzertu berezia.

 

Abuztuak 23, asteartea. Gazte Eguna

- 23:00. Kontzertuak: D-Rais, ETS eta Itaca Band.

 

Abuztuak 24, asteazkena

- 11:00. Herri kirolen erakusketa.

- 12:00. Igerilekua.

- 15:00. Atzekaldeko bazkaria.

- 16:00. Herri kirolak: lehiaketa.

 

Abuztuak 25, osteguna. Mozorro gaua

- 12:00. Igerilekua.

- 15:00. Bazkaria Payakoekin eta ondoren kantautorea. 

- 18:00. Poteoa nostalgikoekin.

- 20:30. Playback lehiaketa.

 

Abuztuak 26, ostirala

- 12:00. Igerilekua.

- 20:00. Dantza latinoak.

- 21:30. Txaranga.

 

Abuztuak 27, larunbata

- 00:00. DJ Map-H

 

Abuztuak 28, igandea

- 12:00. Igerilekua.

- 17:00. Gerra zikina.

- 18:00. Akerbeltz taldearen erromeria.