Aste Nagusia 2016

Satorrak eta Trikimailuk ere egitarau zabala dakarte Aste Nagusirako

uriola.eus 2016ko abu. 18a, 10:45

Bi egun besterik ez dira falta festak eztanda egiteko. Konpartsa guztiak buru-belarri dabiltza azken egunetako prestaketekin baina dagoeneko Aste Nagusiko egitarauak prest dituzte. Kaialde gunean dauden Satorrak eta Trikimailu konpartsek umeentzako ekimenak, musika, tailerrak zein jolasak prestatu dituzte besteak beste. 

Egitaraua

 

Abuztuak 21, igandea

- 17:00. Triki-Chef.

- 20:00. Anjum, Ekialde eta Tribal dantza taldeak.

- 00:00. ’90ak ez ziren hain txarrak izan’ festa tematikoa.

 

Abuztuak 22, astelehena

- 12:00. Marijaia margotu.

- 17:00. Aerobithon.

- 19:30. Txosna-olinpiadak.

- 21:00. Lehen Talderen kontzertua.

- 23:00. Diskofesta Oihan Vegaren eskutik.

 

Abuztuak 24 asteazkena

- 12:00. Talo tailerra Aitor Aurrekoetxearekin.

- 12:30. Marijaia margotu.

- 15:00. Kaialde arteko bazkaria.

- 17:00. Kaialdeko poteoa ‘Gurpiletan kokotean kolpe’ fanfarrearekin.

- 21:00. Los Timpanos taldearen kontzertua.

- 00:30. Friki night + Bikote Bila festa tematikoa.

 

Abuztuak 25, osteguna

- 12:30. Puzgarriak eta elastikoak.

- 18:00. Diskofesta familiarra DJ Pakorekin.

- 20:30. Flanjale txapelketa.

 

Abuztuak 26 ostirala

- 12:00. Marijaia margotu.

- 17:00. Kaialde tailerrak.

- 20:00. Oliba hezur jaurtiketa.

- 20:30. Lehian erromeria.

 

Abuztuak 27, larunbata

- 12:00. Magia ikuskizuna Zero H magoarekin.