Jarraian, emakumeak erasoa salatu du ingurunean zebiltzan udaltzainen aurrean. Hauek Udaltzaingoaren Miribillako Komisaldegi Nagusira eraman dute salaketa formalizatzeko.
Udalak eraso sexista berri hau salatu du eta eraso sexisten aurka deitzen diren protesta guztiekin bat egingo duela iragarri du, baita Aste Nagusian eta hirian lekurik ez duten gizabidearen aurkako portaeren aurka antolatzen direnekin ere, guztiekiko errespetuan eta askatasunean oinarritutako berdintasunezko jaiak aldarrikatzeko asmoz.