Javier Arnazek ‘La voluntad quebrada’ poesia liburua aurkeztuko du Bidebarrietan arratsaldean

uriola.eus 2016ko ira. 15a, 08:35

Bidebarrieta Kulturguneak, Javier Arnaiz poeta bilbotarraren La voluntad quebrada (Ed. Amargord) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du gaur, irailaren 15ean.

19:30ean hasiko den eta sarrera librea izango duen ekitaldiak, liburuaren aurkezpen eta hitzaurreetan parte hartu duten Jose Fernandez de la Sota, Toño Jerez (Almeria) eta Guillermo de Jorge (Tenerifeko Santa Kruz) poeten partaidetza izango du. Ekitaldiak errezitaldi laburra ere jasoko du, Carmen Martinez, Maria Angeles Perez Ondiviela eta Maite Lorenzo rapsodekin eta Iñaki Cerrajeriaren ahotsak eskainiko duen poema musikatuarekin. 

Poema liburuaren aurkezpenean Jose Fernandez de la Sotak idazten duenez, Javier Arnaizena "munduaren minak eta gizakiaren ahultasunak arrakalatutako poesia da”. Idealismotik ustelkeriak, krimenak eta azpikeriak salatzen dituen eta bokazio poetiko indartsua erakusten duen ahotsa da.

Javier Arnaiz Blas de Oteroren bizitzaren eta lanaren aztertzailea da, Giza Zientzietan lizentziatua UPV/EHUn, eta bertan gauzatu du bere karrera profesionaleko parte handia. Noches Poeticas taldeko kide da, eta talde horretatik, agertoki alternatiboetan eta ez ohikoetan poesia zabaltzeko lan handia egin du.