Etxegabe bat zendu da San Antonen itsasadarrera erorita

uriola.eus 2016ko ira. 15a, 11:00

https://eu.wikipedia.org/wiki/San_antongo_zubia

Lekuko bate arabera, 50 urteko gizonak zubiko eskaileretan irrist egin du eta burua kolpatu eta gero erori da itsasadarrera.

Gizon bat hil da San Antonen. Ustez, zubiaren alboan dauden eskaileretan zegoela irrist egin du eta buruan kolpe bat hartu ondoren uretara jausi da. Ertzaintzak itsasadarretik atera duenean medikuak heriotza egiaztatu du.

Gizona kalean bizi zen eta gauak San Anton zubipeko plataforman ematen omen zituen.