Abian da 'English on tuesdays', berezko hiztunekin ingelesez hitz egiteko programa

uriola.eus 2016ko ira. 19a, 10:30

'English on Tuesday' programaten laugarren edizioa antolatu du Udalak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean. Jarduera honek ingelesaren mintzamena eta entzumena hobetzea du xede. Horretarako Erasmus programaren barruan Bilbora ikastera heldu diren ingelesezko berezko hiztunek gidatutako dinamikak prestatu dituzte.

Ekimena bihar, asteartea, irailak 20, hasiko da Bilborocken, 19:00etatik 20:30era, eta hurrengo saioak irailaren 20an; urriaren 11an eta 25ean; eta azaroaren 8an zein 22an izango dira.

Laugarren edizio honetan gauza berriak egongo dira. 'English on Tuesdays' programaren aurreko edizioetan jorratutako dinamikez gain, eztabaida-saioak eta entzumena eta irakurmena lantzeko saioak egongo dira. Hitzaldi, film labur eta telesaioen atal batzuk aztertuko dira. Gainera, liburu edo artikulu batzuk irakurtzea proposatuko da, aurrerago horiei buruzko eztabaidak egiteko aurreragoan.

Edizio honetan urrats bat gehiago egingo da, aurreko edizioetan planteatu den moldeko elkarrizketaz harago joateko. Saio hauetan parte hartzen dutenek, gainera, Bilbo, bertako kultura, gastronomia, arkitektura eta abar erakutsi ahalko diete Erasmus programaren bidez gurera heldutako ingelesezko berezko hiztunei; hau da, turismo eta kultura-arloko gidari arituko dira.

Saio bakoitzean Bilboko 40 gaztek parte hartu dezakete, ingelesezko hitzaldiak entzuteko, beste gazte batzuk ezagutzeko eta Erresuma Batuko, Estatu Batuetako, Australiako eta beste herrialde batzuetako ikasleekin harremanak edukitzeko. 

Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Norberak nahi duenean joan daiteke saioren batera. Informazio gehiago 94 415 13 06 telefonoan edo bilborock@bilbao.eus helbide elektronikoan.