Izandako arrakastagatik Arriagak ‘El interprete’ lanaren beste emanaldi bat eskainiko du

uriola.eus 2016ko ira. 26a, 10:00

Emanaldi berria urriaren 7an, ostiralean, izango da, eta larunbaterako, urriaren 8rako eta iganderako, 9rako, programatuta dauden biei gehituko zaie. Bi emanaldi horietarako sarrerak duela zenbait aste agortu ziren.

Asier Etxeandiak arrakasta itzela lortu du Arriaga Antzokian El Intrprete XXL lanarekin, eta oraindik ez dira emanaldiak hasi. Urriaren 8rako eta 9rako programatuta dagoen ikuskizunaren bi emanaldietarako sarrera guztiak duela zenbait aste agortu ziren. Hala ere, ikuskizunaz gozatu nahi duten pertsonen eskariak ez dira eten eta, eskari handi horri erantzuteko, Arriaga Antzokiak eta Asier Etxeandiak berak hirugarren emanaldi bat eskaintzea adostu dute, ostiralean, urriaren 7an, arratsaldeko 20:00etan. Horrela, Asier Etxeandia & The Constriktorsek gidatzen duten musika-bidaiak urriaren 7an, 8an eta 9an hartuko du Arriaga antzokia.

Emanaldi berrirako sarrerak bihar, asteartean, irailaren 27an, jarriko dira salgai, goizeko 11:30etik aurrera, salmentarako ohiko kanalen bitartez.

Asier Etxeandiak Arriaga Antzokian horrelako arrakasta lortzea ez da gauza berria, duela hiru urte ere El interprete lanarekin txalo zaparradak jaso baitzituen. Orain, bere jatorriari leiala den ikuskizunarekin itzuliko da agertokira, bertsio klasikoekin eta berriztatutako jatorrizko kantekin, milaka ikus-entzule dantzan jarri dituen bidaia emozional paregabearekin. El interprete XXL lanak formatu handiagoa eskaintzen du, Etxeandia zortzi musikarirekin aritzen da, eta show-a eskaintzen du jendearekin eta jendearentzat, lotsagabekeriatik eta gehiegikeriatik. Dantzatzea, barre egitea, negar egitea, amestea agian… dena da posible El Interprete XXL lanean. 

Ikuskizunerako sarrerak 18 eta 40 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.