Bidebarrietak Amaia Barrenaren eta Julian Boraoren bi poesia libururen aurkezpena jasoko du gaur

uriola.eus 2016ko ira. 28a, 08:00

Bidebarrieta Kulturguneak bi poesia libururen aurkezpen ekitaldia jasoko du gaur, irailaren 28an, 19:30etik aurrera. Dias pares e impartes (L.U.P.I. arg.) eta Cafeina para insomnios promiscuos (L.U.P.I. arg.), Julian Borao eta Amaia Barrena poeten banakako lehenengo lanak dira, hurrenez hurren.

Poeta biak Noches Poeticas arte eta kultura elkarteko kideak dira. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da –sarrera librea– eta bi idazleek parte hartuko dute. 

Julian Borao Garcia (Burtzeña-Bizkaia, 1955) Filosofia eta Letretan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, eta irakaskuntzan aritu da 1979tik, hezkuntzako hainbat mailatan: Bigarren Hezkuntzan, Helduen Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, Hizkuntza eta Literatura, Frantsesa eta Geografia eta Historia emanez. Nerabe zenetik idazten ditu poesiak, eta bere poemak Kantil (Donostia), Ambito (Malaga), Alkaid (Valladolid) edo Zurgai (Bilbo) bezalako aldizkarietan argitaratu dira.

Hainbat poesia antologiatan hartu du parte: Universos Diversos (Alaire arg., 2009), Las noches de LUPI en Portugalete (LUPI arg., 2012), Animales entre animales (Raspabook arg., 2014), Letras del Mediterraneo (Playa de Ákaba arg., 2016), Contra. Poesia ante la represion (Murtzia, 2016). Horrez gain, umeentzako ipuin bat ere argitaratu du Juntos por un sueño (Tierra de nubes arg.) antologian. 2010ean Oscar Alberdi (1966-2011) poetarekin batera, Noches Poeticas de Bilbao sortu zuen, poesia hedatzeko, egile berriak ezagutarazteko eta ohiko bilera guneetan poesiaren inguruko espazioa garatzeko helburua duen eta tabernetan eta lokaletan gauzatzen den poesia-musika ekimena. 

Amaia Barrena (Bilbo, 1989) poeta gazteari dagokionez, Historia irakaslea da, eta hainbat sari jaso ditu bere kontakizunak, maitasun poesiak eta, batez ere, poemak direla eta. Azkenengo sariak, Centro de la Mujer Urbanizacion Mediterraneo (Cartagena, 2016) izeneko poesia lehiaketan, Una vibora aprendiendo a gatear poemari esker, eta XXII. Certamen de Cartas de amor y Desamor de Almuñecar (2016) izenekoan El asma que el correcaminos provoco al coyote poemarekin jasotako bigarren sariak dira.