CNTCk berak hiru aldiz eraman du eszenara Espainiako Urrezko Mendeko eta dramaturgia unibertsaleko maisu lan hori, baina oraingo honetan, Helena Pimentaren zuzendaritzapean, ezinbestean desberdina den beste hurbilketa bat proposatzen du, Calderonen hitzen ostean, hain eszena hunkigarriak eta perfektuak dituen testu dramatiko horren ostean, zer ezkutatzen den erakusten jarraitzeko. Izan ere, ezinezko itzulipurdien bitartez, komikotik tragikora eta alderantziz mugitzen baita.
Carmelo Gomezek modu bikainean antzezten du Pedro Crespo, hogei antzezle inguruz osatutako goi mailako taldearen buru gisa. Gainerako antzezleen artean azpimarragarriak dira, baita ere, don Lope de Figueroa antzezten duen Joaquin Notario eta Nuria Gallardo, Isabel, bortxaketaren biktima.
Akzioa, umorea, desioa, arrangura, jolasa, urradura, leialtasuna, salaketa, maitasuna, mina, adiskidetasuna, gorrotoa, boterea… dena bateratu eta nahastu egiten da El alcalde de Zalamea lanean, eta Calderonek hainbeste atsegin dituen pertsonaia handi eta kontraesankorrek, porrot baten, batzuk beste batzuk menderatzearen, bizia galtzearen… historia kontatzen digute. Maitasunari buruzko lana da, egileak maitasun eza azpimarratzen duelako, eta baita justiziari buruzkoa ere, bidegabekeria, injustizia, nagusi delako. Eta ohoreari buruzko lana ere bada.
El alcalde de Zalamea lanean, bertsoek labankaden bitartez egiten dute bidea. Antzerkiak basati eta berehala egiten du aurrera. Dena anabasan gertatzen da gure begien aurrean, eta erabaki guztiek ondorioak dituzte.
Bertsoa eta musika
Bertsio honek Calderonen bertsoaren urrea eskaintzen du, errespetuz, baina erreberentziarik gabe. Adierazpen nahasleak leundu egin dira eta paisaiak argitu. Musikari dagokionez, antzezlanean, narrazioari testuinguru literario eta estetiko berria ematen dion eta jakarak eta foliak dituen musika barrokoaren unibertsoa eta Zalameako herriaren eta bertako jendearen testuingurua erakusten duen musika herrikoia agertzen zaizkigu. Horrela, musika piezak beste garai, leku eta mundu batera egiten den bidaia dira, Calderonek kontatzen digun eta garai eta leku guztietakoa den antzinako tragediaren mundura.
Ikuskizunerako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.